XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburugintza ez du kreaziozko joan-hariak, kronologiak adierazten hobekien.

Sineskera idealista bait da zera pentsatzea: alegia, lineazkoa eta zuzena dela prozedura, eta autorea demiurgo baten antzeko dela: lehenengo dagoelako lehen kausa dela.

Faltsua, dio Estivals-ek.

Nahasmendu hau salatuz, liburugintzaren bi zirkuitu bereizten ditu Estivals jaunak, biak binakakoak, hots: kontsumoko jirabira eta berrikuntzazko ingurubidea.

Lehen zirkuituan, kontsumokoan, bi polo horik honela banatzen dira: bata, publiko irakurleak okupatzen du eta argitaletxeak bestea.

Bigarren zirkuituan, aldiz, berrikuntzakoan, lehenengoa publikoak hartzen du orain ere; bigarrena, ostera, autoreak.

Kontsumo zirkuituan arruntki egokizale, esanen du Estivals-ek autorea editorearen menpe bezala dago, bigarren mailan.

Integrazio izpiritua omen du hemen autoreak.

Holakotan, argitaratzailea da dena antolatzen duena.

Merkatua aztertu ostean, irarkolara bidaltzen du liburua materialki egitera, eta banatzaileari eta liburudendei eskaintzen die saltzeko.

Badirudi kontzentrazio eta trust alderakoa dela bilakabidea.

Entrepresa kapitalistaren logika da hemen nagusi.

Idazlearengan ere argitaratzaileak agintzen du, horrela, irabazien alde idazleak arima sal dezan lehiatuz, esango du Estivals-ek: Azkenik, diruaren (garantiaren) truke konformista bilakarazi ondoren, zera eskatzen dio autoreari, alegia, beharrezko idazlanaren produkzioa, behar izanez gero horretarako ikerketa aplikatuaren laboratorioak sortuz, aurkikundeak egokitasunez egin ditzaketenak, gehienetan gainera aurretiaz determinaturiko publikoa asebetetzeko.